Gaur abiatuko da Gasteizen Cortada XVII. Film Laburren Jaialdia

Gaur abiatuko da Gasteizen Cortada XVII. Film Laburren Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-abiatuko-da-gasteizen-cortada-xvii-film-laburren-jaialdia/@@download/image/cortada_2013_ca_1385457423.jpg
2013/11/26
berria
Gaur abiatuko da Gasteizen Cortada XVII. Film Laburren Jaialdia
Gaurtik hasita, lau egunez, zinea nagusituko da Gasteizen hamazazpigarrenez antolatu duten Cortada Film Laburren Jaialdian. Bost urte pasa dira dagoeneko Arabako Campuseko Errektoreordetzak 2008an lehiaketa berreskuratu zuenetk eta 2009tik urtero-urtero antolatu dute Arabako hiriburuan Cortada.


2013ko urriaren 11ra bitarte egon zen zabalik lehiaketan izena emateko epea eta, guztira, 501 film labur jaso dituzte antolatzaileek. Gaurtik –azaroak 26– ostiralera bitarte, berriz, 71 lan proiektatuko dituzte jaialdiaren sail ofizialean.

Lehiaketak, ohi bezala, 'Fikzioa', 'Animazioa' eta 'Dokumentala', sailak edukiko ditu eta horietaz aparte, 'Gureak' eta 'Hemengoak' sailetan Euskal Herriko eta Arabako film laburrik hoberenak aurkeztuko dituzte eta, azkenik, 'Freaky Power' sailak umorez bustiko du Gasteiz. Egitarau guztia ikusgai da jaialdiaren webgunean eta atxikitako liburuxkan.

Epaimahaia Ana Iriarte EHUko irakasleak, David Mangana eta Txani Rodriguez idazle eta kazetariek, Ane Muñoz zinema zuzendariak, Fernando Lopez Gasteizko FIlm Office eta Dokumental zinegileak eta Ander Merndia animazio zinemagileak osatuko ditu eta irabazleak 1.200 euro jasoko ditu.

Proiekzioak gaika banatu dituzte Gasteizko aretorik aipagarrienetan. 'Animazioa' saila Montehermoso Kultur Etxeko Ortuño aretoan izango da ikusgai, 'Fikzioa', 'Gureak' eta 'Freaky' sailak, berriz, Florida zinemetan eta, 'Dokumentala' eta 'Hemengoak', azkenik, Artiumeko auditorioan. Formatu txikiko zinemaz gozatu nahi baduzu, hortaz, gerturatu zaitez aste honetan Gasteizera!