Gaur abiatuko da Fuzz In The City jaialdia Bilbon

Gaur abiatuko da Fuzz In The City jaialdia Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-abiatuko-da-fuzz-in-the-city-jaialdia-bilbon/@@download/image/fuzz-kartela_ok_1395923973.jpg
2014/03/27
berria
Fuzz in The City musika jaialdiaren eskutik, rock and rolla nagusituko da asteburu honetan Bilboko Hika Ateneoan. Bi egunetako jaialdia antolatu dute eta hamaika hitzordu interesgarri izango dira.


Arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira gaur eta bihar Hika Ateneoak antolatu dituen kontzertuak. Niña Coyote eta Chico Tornado donostiarrek inauguratuko dute jaialdia, eta guztira zazpi kontzertu interesgarri izango dira asteburu osoan zehar.

Gaur –martxoak 28– Niña Coyote eta Chico Tornado, Aullido Atómico eta Little Cobrasen txanda izango da, eta bihar Tony la Muerte italiarren, The Limboos madrildarren, Screamin George & The Hustlers bilbotarren, eta Las Aspiradoras taldeen kontzertuekin itxiko dute jaialdia.

Musikaz haratago, bi erakusketa antolatu dituzte. Areto nagusian, Emarock elkartearen argazki erakusketa egongo da batetik, eta gela txikian aldiz, Don Rogelioren ilustrazioak jarriko dituzte ikusai. Ez hori bakarrik, disko, liburu eta binilo azoka bat ere jarriko dute asteburua borobiltzeko. 

Sarrerak
Kontzertuak galdu nahi ez badituzu, bizkor ibili beharko duzu, izan ere, 150 lagunentzako tokia besterik ez da izango. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, bi egunertako bonoa 20 eurotan, ostiralekoa 12 eurotan eta larunbatekoa 15 eurotan.

EGITARAUA:


Martxoak 28, ostirala:
Niña Coyote eta Chico Tornado (GAZTEZULON elkarrizketa hemen)
Aullido Atómico
Little Cobras

Martxoak 29, larunbata:
Tony la Muerte
The Limboos 
Screamin' George &The Hustlers
Las Aspiradoras