Gaur abiatu dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak

Bertsozale, Kantuzale eta Antzerkizale Elkarteek eta Ipuin Kontalarien taldeak, Mintzola Fundaizoarekin batera, hirugarrenez hasi dituzte gaur Ahoa Bete Hots jardunaldiak. Ahozko sorkuntzaren eremuan egin diren ikerketak eta landu diren edukiak partekatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Ahoa Bete Hots jardunaldiak kulturgintzan, hedabideetan edo irakaskuntzan ari den guztiari zuzenduta dago, esparru guztietako gaiak landuko baitira Villabonako Subijana etxean. Hirugarren edizioa honek, hizkera izango du irizpide nagusi aurreko edizioetan ahozkotasuna eta idatziztik ahozkorako urratsa landu ondotik.
Jardunaldiak gaur abiatu dira, goizeko 09:00etan eta datozen orduetan, berriz, arratsaldeko 14:00ak bitarte hainbat hitzordu izango dira. Tartean azpimarratu daitezke 10.45etan abiatuko den hitzaldia, Dejabu panpin laborategiko Ainara Gurrutxagaren eskutik, 'Euskalkiak traba edo aldeko dira antzerkina' izenburuarekin euskalkien inguruan ariko baita. 11:30etan atsedena egin ondotik 11:45etan azken bi hitzorduak izango dira.
Bihar eta etzi jardunaldiek ordutegi berdina izango dute, goizeko 09:00etan eguneko jardunaldiak aurkeztu eta 09:15etatik aurrera hainbat hitzaldi, antzerki, ipuin kontaketa eta mahai inguru izango dira, tartean, 11:15 inguruan, atsedenaldia egin ondotik.
Parte hartuko duten hizlarien artean, Xabier Amuritza eta Andoni Egaña bertsolari eta idazleak, Mikel Markez musikaria edo Joxe Mari Karrere eta Pello Añorga ipuin kontalariak azpimarratu daitezke.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Villabonako Udalak, Euskal Herriko Bertsozal Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen elkarlanaren ondorioz 2'00ko abenduaren 12an sortu zuten Mintzola Fundazioa, euskararen ahozkotasunaren eremuan erreferentziazko ikerketen bilgunea izateko. Orduzt geroztik, hamaika jardunaldi antolatu ditu Mintzola Fundazioak, eta horien artean azpimarratu daiteke, aurten hirugarren edizioa hasi duen 'Ahoa Bete Hots' ekimena.
Azaroak 7, asteazkena:

Mintzola Fundazioa

Egitaraua:
Azaroak 7, asteazkena:
- 09:00/09:15 Sarrera
- 09:15/10:00 'Euskara batua eta euskalkiak antzerkian; Ipar Euskal Herriko talaiatik'
Manex Fuchs (Petit Theatre de Pain konpainia) - 10:00/10:45 'Euskalkiak traba edo aldeko dira antzerkian?'
Ainara Gurrutxaga (Dejabu panpin laborategia) - 10:45/11:30 'Antzezlea gidoiaren hizkuntza egokitzen duelarik bere egin arte'
Itziar Ituño (Goenkale) - 11:30/11:45 Pausa
- 11:45/13:00 Antzezlana: 'Juglarea, puta eta eroa'
- 13:00/14:00 Mahai ingurua: Manex Funch, AInara Gurrutxaga, Itziar Ituño eta Ximun Fuchs
Moderatzailea: Julia Marin (Antzerkizale Elkartea)
- 09:00/09:15 Sarrera
- 09:15/10:15 'Euskara batuaren eta euskalkien lekua bertsogintzan
Xabier Amuritza (Bertsolari, idazle eta ikerlaria) - 10:15/11:15 'Erregistroaren bila bertsotan'
Andoni Egaña (Bertsolari eta idazlea) - 11:15/11:45 Pausa
- 11:45/12:45 Kantaldi-hitzaldia
Mikel Markez - 12:45/14:00 Mahai ingurua
Xabier Amuriza, Andoni Egaña eta Mikel Markez
Moderatzailea: Beñat Gaztelumendi (Bertsozale Elkartea)
- 09:00/09:15 Sarrera
- 09:15/10:15 'Kontalariaren jarrera eta hizkuntz egokitzapena haurrei kontatzerakoan'
Pello Añorga (Ipuin kontalaria eta idazlea. HUHEZIn irakasle) - 10:15/11:15 Hizkunza egokitasunaz eta zuzentasunaz ipuin kontaketan
Joxe Mari Karrere (Ipuin kontalaria) - 11:15/11:45 Pausa
- 11:45/12:45 Ipuin kontaketa: 'Harriola marriola'
Koldo Amestoy - 12:45/14:00 Mahai ingurua
Pello Añorga, Joxe Mari Karrere eta Koldo Amestoy
MOderatzailea: Josune Zabala (Mintzola)