Gaur abiatu da Marabilli Sormen Festibala

Gaur abiatu da Marabilli Sormen Festibala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-abiatu-da-marabilli-sormen-festibala/@@download/image/marabilli2013_1381396736.jpg
2013/10/10
berria
Gaur abiatu da Marabilli Sormen Festibala
2012an Aitzol Aramaioren omenez antolatu zuten Marabilli Sormen Festibalaren lehen edizioak aurten ere jarraipena edukiko du. Gaurtik igandera bitarte, egtarau zabalaz gozatu ahal izango du Ondarrora gerturatzen den guztiak.


Musikak, antzerkiak, zineak eta hamaika hitzordu interesgarrik osatzen dute, besteak beste, Marabilli Sormen Jaialdiaren bigarren edizio honen egitaraua. Gaur goizean abiatu da, 'Agur esateak' dokumentalaren proiekzioarekin, hiru egunetan Ondarroa hartuko duen sormen jaialdia.

Musikari dagokionez, Kiko Veneno, Bide Ertzean, Muchachito y Sus Compadres eta The Excitements gisako taldeen emanaldiak azpimaratu daitezke eta, literaturak, dantzak eta arteak ere toki garrantzitsua hartuko badute ere, ohi bezala, zinea nagusituko da bigaren edizio honetan.

Iazko Musu bat, Aitzol! leloari Bi musu, Aitzol! leloak jarriatuko dio aurtengo hitzorduak. Guztira, 20 ekitaldi baino gehiago izango dira eta antolatzaileek iagarri dutenaren arabera, kalea izango da aurtengo topagune nagusia.