Gaur abiatu da Arrigorriagan Umorea Laburrean Zinemaldia

Gaur abiatu da Arrigorriagan Umorea Laburrean Zinemaldia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-abiatu-da-arrigorriagan-umorea-laburrean-zinemaldia/@@download/image/201212118097umorealaburrean.jpg
2012/12/13
berria
Hamaikagarrenez abian da Arrigorriagan Umorea Laburrean Zinemaldia. Guztira, 200 film labur jaso dira eta horietatik 46 aukeratu dituzte antolatzaleek jaialdiak irauten dituen bost egunetan proiektatzeko. Larunbatean izango da, besteak beste, zinemaldiko azken eguna.


Jaialdiaren sekzioa ofizialean 28 film labur ikusi ahal izango dira, eta gainontzeko 18 filmek berriz, Freaky Gauaren egitaraua osatuko dute. Azken horien artean azpimarratu daitezke, Zonaloba, Itsaso barea eta Katu Kosmikoa euskarazko filmak adibidez.
Gainera, egitarauaren barnean Goya sarietarako aukeratu diren hainbat pelikula ere izango dira ikusgai, euskaraz ekoiztutakoak tartean. Itxiera gala larunbatean, abenduaren 15ean izango da Arrigorriagako Lonbo Aretoan, arratsaldeko 20:00etan. Bertan sari banaketa egingo dute eta Jon Plazaola umoristak gidatuko du saioa.
Umorea Laburrean Zinemaldiak aurten, Gorka Aginagaldi aktore ezaguna omenduko du. 

Sariak:


Laburmetrai onena: 1500 euro + Txantxarri
Zuzendari onena: 600 euro + Txantxarri
Ikuslearen saria: 800 euro + Txantxarri
Gazte saria: 800 euro + Txantxarri
Emakumezko aktorerik onena: 600 euro + Txantxarri
Gizonezko aktorerik onena: 600 euro + Txantxarri