Gauez lan egin? Hobe parrandan

Zalantzarik gabe. Osasuntsuagoa da eta. Begira zer dioen CCOO sindikatuak duela zenbait urte egindako ikerketa batek: gauez hamabost urtez lan eginez gero, gorputza bost urte gehiago zahartu ohi da. Horrez gain, gauez lan egiten dutenek gainerako langileek baino 5-8 ordu gutxiago lo egiten dute astean
eta hori gutxi balitz, diborziatzeko aukera hiru aldiz handiagoa da haien artean.