Gauetan hobeto lo egiten laguntzeko gelan jarri ditzakezun landareak

Gauetan hobeto lo egiten laguntzeko gelan jarri ditzakezun landareak Lo ezina pertsona askoren arazoa da, eta orain udako beroarekin are eta zailagoa izan liteke kalitatezko lo bat eskuratzea. Askok horretarako pilulak hartu beste erremediorik ez dute, baina bada alternatiba naturalik ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gauetan-hobeto-lo-egiten-laguntzeko-jarri-ditzakezun-landareak/@@download/image/plantas-energia-positiva-casa-t.jpg
2021/07/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Lo ezina pertsona askoren arazoa da, eta orain udako beroarekin are eta zailagoa izan liteke kalitatezko lo bat eskuratzea. Askok horretarako pilulak hartu beste erremediorik ez dute, baina bada alternatiba naturalik ere.
Gauetan hobeto lo egiten laguntzeko gelan jarri ditzakezun landareak

Erremedio osasuntsu eta naturalena etxea landarez betetzea da, eragin positiboa baitute gure osasun eta ongizateaLandareek ezaugarri sendagarri harrigarriak dituzte: antsietatea murriztu lezakete eta etxean arnasten dugun airea garbitu. Bi hauen arteko konbinaketak hobeto lo egiten lagunduko dizu. 

Landareak dituzten ezaugarri hauek erabat profitatzeko hona hemen lo ezinaren aurka onenak diren zenbait landare, zure logelan jar ditzazun. Ondo lo egin!

Izpilikua: Landare bikaina da lo hartzen laguntzeko eta antsietate mailak jaisteko. Galburuetan zehar dituen lore txikiengatik ezagutuko duzu, kolore more erakargarria baitute. 

Aloe Vera: Antzinatik ezagutzen dira landare honen propietateak. Bere hostoak miragarriak dira zauriak eta erredurak sendatzeko eta baita alopezia prebenitzeko ere. Kosmetikan erabiltzen da, baita gastronomian ere. 


Sansevieria: Nitrogenoa xurgatzeko balio du. Barneko landarerik gogorrenetakoa da, ia suntsiezina. Egunez oxigenoa hartzen du eta gauetan askatu. Beraz, lo ezina baduzu, baina landare guztiak hiltzen bazaizkizu, hau da zure aukera. 


Gardenia: Txinatar jatorria duen landare ederra da, usain are eta ederragoarekin. Beraz, ederki lo egiteaz gain, fragantzia gozoa izango duzu logelan. 


Valeriana
: Lasaigarri moduan erabiltzen den landarea, sistema nerbiosoa erlaxatzen baitu. Lo nahastea duten pertsonei gomendatzen zaie estresa arintzeko eta antsietatea uxatzeko.


Huntz
ingelesa: Osasunarentzat kaltegarriak diren formaldehidoa, trikloroetilenoa eta bentzenoa murriztu ditzake. 


Potos
: Izugarri gogorra den landarea da, argi gutxi dagoen lekuetara ere ohitzen da, baita hotz handietara ere. Aireko monoxido karbonoa eta formaldehidoa gutxitzen ditu. Zure gelan argi gehiegi ez badago hau da zure aukera.