Gauak, neskak eta maletak
Sasoi Ilunak taldearen garaitik genuen Txuma Murugarren bizkaitarraren berri. Honakoa bakarkako hirugarren lana du, eta beharbada, baita onena ere. Atzeko bandaren egitekoa gero eta ageriago, jolas egiten duten abestiak dira disko honetakoak. "Albertoren etxean" dantzagarri hori, adibidez, jolastaria da oso. Beste hainbeste "Abiada, antsia eta hirurok" kantuaren bi bertsio kontrajarrien kasuan. "Kotxean" izenekoa ere jolas hutsa da.
