“Gaua iristen denean”

“Gaua iristen denean” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaua-iristen-denean/@@download/image/34p15-2.jpg
2003/10/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Ambulance
34.zenbakia
Iristen da momentu bat non, euskal musikan behintzat, eskertu egiten den talde bat bide nagusietatik ateratzea. Ambulance-ren kasua izan liteke, beraiena ez baita gehiegitan entzuten den eskaintza horietakoa. Niri, behintzat, arriskua hartu dutela iruditzen zait, “Sortuko dira kantuak” abestiko bi ahots horietan, esaterako. Konponketa politak daude etxean lasai entzuteko pop disko honetan, baina hemen zenbatek ulertuko ditu?  “Hemen ez du euririk egiten” eta “Beirut-eko txakurrak” asko gustatu zaizkit.