Gaua

Gaua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaua-2/@@download/image/mikel_azpiroz_g_1378467578.jpg
2013/09/09
kritika
Testua: Leire Palacios
Mikel Azpiroz
143.zenbakia
Esperientzia handiko pianista donostiarraren lehenengo bakarkako lana da Gaua. Diskoaren izena lanak egunaren une horrekin duen lotura estutik dator. Iluntasunaren babesean konposatu eta grabatu ditu doinu gozo eta leunez ehundutako hamar kantak. Artistaren orain arteko lanik pertsonalena den honek entzulearen barrenarekin erraz konektatu eta gozamenez isolatzen du, nahiz eta inoiz errepikakorra gerta daitekeen. Pertsonala, orekatua eta koherentea. Seriotasuna eta bihurrikeria elegantzia handiarekin tartekatzen ditu; horren adibide da Sararen dantza kanta. Ondo jantzitako biluztasunez bikainki moldatzen da Azpiroz.