Gau Zuria, ikuskizunez beteriko gaua

Mota guztietako diziplina kulturalak bilduko dira datorren ekainaren 16an Bilbon: literatura, musika, antzerkia, gastronomia
Denek bat eginik, gau berezia osatuko dute, Gau Zuria.
Bilbao 700 fundazioak antolatutako ekimena da, eta iluntzeko 20:30etatik 02:00etara bitarte egiten dute. Hiria bera eszenatoki bilakatuko da, kolorez, musika doinuz, literatur errezitaldiz, kale animazioz eta abarrez beteko baita, eta kaleko ikuskizunak nagusituko dira, inolako eszenografia berezirik gabekoak.
Doako ekitaldiak izango dira, eta ikuslea bera izango dute protagonista. Horren eredu izango da, esaterako, Alhondegian egingo duten flasmoba: bat batean, eta aldez aurretik ezer jakin gabe, ikusleak dantza ikuskizunaren baitan aurkituko dute beren burua. Dantza ezagutzak erakusteko aukera ezinhobea izango dute!
Besteak beste, jazz kontzertua, txalaparta, umorea eta gastronomia lotuko dituen ikuskizuna, Gongora eta Lope de Vegaren errezitaldiak, argiztapen bereziak eta kale-animazioa izango direla aurreikusi dute antolatzaileek, baina hilaren 14a bitarte ez dute egitarau osoa aditzera emango.