Gau berotsuetan estaltzen zara? Ez zaude zoratuta!

Gau berotsuetan estaltzen zara? Ez zaude zoratuta! 40 gradutara ere gorputzak izara eskatzen dizulako! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gau-berotsuetan-estaltzen-zara-ez-zaude-zoratuta/@@download/image/03-sleep-aid-lede.w710.h473.jpg
2018/08/22
berria
40 gradutara ere gorputzak izara eskatzen dizulako!
Gau berotsuetan estaltzen zara? Ez zaude zoratuta!

Estalita lo egiten dugu eta ur beroarekin dutxatzen gara, baita urteko egunik sargorienean ere. Masokistak ote gara? Zientziak ezetz dio; berdin du gau beroena izatea, gorputzak izara eskatuko dizu, eta batzuetan, baita manta edota edredoia ere.

Azalpen sinpleena honakoa da; lo gaudenean, gure gorputzeko tenperatura gradu batzuk jaisten da, eta horregatik gaude hotz. Gainera, hozten lehenak hankak eskuak eta belarriak dira, eta horregatik, askok leporaino tapatzeko ohitura dugu. Baina ez denok; inoiz gertatu zaizue zuek bururaino tapatu eta ondokoak ezer gabe lo egitea?

 

Tenperatura jaitsiera hori ez da gorputz guztietan berdin ematen; metabolismoaren arabera aldatzen doa. Esate baterako, gorputz lodiek zailtasun handiagoak dituzte tenperatura erregulatzeko, eta beraz, bero gehiago sentitzen dute. Bestalde, hotz sentsazioa ez da gaur osoan zehar mantentzen; loaren faseen arabera, gora edo behera egiten du tenperaturak.

ZER DA OKERRAGO LO EGITEKO, HOTZA ALA BEROA?

Uste denaren aurka, hotza eta gosea dira loaren etsai handienak. Beroak aldiz, lokartu egiten gaitu; baina hotzak beti mantenduko gaitu esna. Beraz, udan ere beldurrik gabe estali!