Gau Beltzari buruzko dokumentala ikusgai

Gau Beltzari buruzko dokumentala ikusgai Jadanik urrian sartuak gara eta Gau Beltza bertan dugu! Hori dela eta gau misteriotsu horri buruzko dokumental labur bat ikusgai dago interesa duen guztiarentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gau-beltzari-buruzko-dokumentala-ikusgai/@@download/image/jendea-beldurrez.jpg
2020/10/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Jadanik urrian sartuak gara eta Gau Beltza bertan dugu! Hori dela eta gau misteriotsu horri buruzko dokumental labur bat ikusgai dago interesa duen guztiarentzat.
Gau Beltzari buruzko dokumentala ikusgai

Dokumentala ikusteko www.gaubeltza.eus webgunean sartu besterik ez dago. Eskuragarri jarri baitute, libre, guztion eskura. Gau Beltzaren bueltan hausnarketa eragiteko oso gomendagarria da eta behar bada, Gau Beltza sustatzeko baliagarria ere sustatu liteke, herrietan arimen gaua pizteko. 

Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan; eta Euskal Herria ez zen atzean geratu horretan. Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak.

Azken urteetan ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herri ezberdinetan. Eta berpizte honen inguruko bizipenak eta istorioak jasotzen ditu dokumentalak. Izan ere, jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzea ezinbestekoa baita gure arteko kohesio soziala sortzeko eta horretaz ohartuta dokumental honen bidez ohitura zahar-berri hau zabaltzen lagundu nahi izan dute. Eta zuk? Aurten Gau Beltza ospatu behar al duzu?