Gatzik gabe geratu zara? Lasai, zotz elektroniko hauek janariaren zaporea indartuko dizute eta!

Zotzekin jateko gaitasun eskasa duzunetakoa bazara, beharbada praktikatzen hasteko gogoa sortuko dizu albiste honek. Zotz elektroniko hauek elikagaien zaporea indartzen dute, eta baita zenbaitzuen zaporea aldatu ere, gatzik bota beharrik gabe.
Meiji Unibertsitateko (Japonia) ikertzaile talde batek zotz elektronikoak garatu ditu, gatzetan baxuak diren dieten arazorik handiena konponduz: elikagaien zapore falta. Horretarako, zotzek estimulazio elektriko bat sortzen dute eta honek janaria zaporetsuago bilakatzen du, edo horren sentsazioa eragiten du behintzat.
Honela, Asiako tresna ohikoenarekin produktu interesgarria sortu dute. Argi utzi nahi izan dute ez diola gure gorputzari eragingo, igortzen duen elektrizitate maila oso baxua baita. Aldiz, zure elikagairik gustukoenek zapore handiagoa dutela sentituko duzu.
Gailuarekin egindako lehen probetan behatu zen %30 gatz gutxiago zuten elikagaien zaporea hazi egin zela zotz elektriko hauekin. Ikertzaileak ziur dira teknologia hau koilara edota te katilu bihurtu litezkeela, nahiz eta bakoitzak entxufe batera konektatua egon beharko lukeen. Ez dirudi erosoa, baina gatz gutxiago kontsumitzeko aukera bat izan liteke, zer deritzozu?