Gatuzainen udaberriko garbiketa

Gatuzainen udaberriko garbiketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gatuzainen-udaberriko-garbiketa/@@download/image/201131759482011ko_udaberriko_garbiketa.jpg
2012/12/13
berria
Ipar Euskal Herriko argitaletxeak aurreneko aldiz antolatu du larunbat goizean. Bere burua ezagutzera emateko baliatuko du, eta liburuak bost eurotan jarriko dituzte salgai Urrunan, bere egoitzan.

Gatuzain 1998an sortu zen, xede nagusi batekin: herri mugimenduaren berri ematea eta gertakarien oroimena atxikitzea. Argitaletxearen azken alea Eneko Bidegainek idatzitako Patxa bai borroka ere bai liburua da. Aurretik, beste zenbait libururen artean, Martin Sistiagueren Ipar Euskal Herriko laborarien oihartzuna, Goio Telletxearen Txalapartatik modemera eta hainbat idazleren Euskal kama sutra atera dituzte argitara.