“Gatecrasher 2002” (Dance Ritual)

“Gatecrasher 2002” (Dance Ritual) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gatecrasher-2002-dance-ritual/@@download/image/37p14-3.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Little Louie Vega
37.zenbakia
Little Louie Vega munduko disko jartzaile preziatuena da. Estatus horretara iristeko ezinbestekoa da kalitatearen eta komertzialtasunaren arteko oreka lortzea, baina hori ere ez da nahikoa. Louie Vega ez da musika munduan egun batetik bestera famatu egin. Louie Vegak urte asko daramatza disko jartzaile lanetan, musikagile gisa eta baita produktore bezala ere. Kenny Dope Gonzalezekin batera, Masters At Work proiektuaren sortzailea da, eta sentimenduzko house musikak azken urteotan emandako kantu onenen sortzaile eta bultzatzaile. Soul, jazz, funk eta erritmo latindarren maitale sutsua da eta disko honetan entzun daitekeen saioa, orain arteko onenetarikoa ez bada ere, Louie Vegari buruz hitz egiteko balio izan digu behintzat. Urte askotarako.