Gastronomia tailerra, hitzaldia, dastaketa eta bisita gidatua antolatu ditu Darabilbok aste honetarako

Gastronomia tailerra, hitzaldia, dastaketa eta bisita gidatua antolatu ditu Darabilbok aste honetarako Pintxo osasungarrien inguruko lanketa egingo dute bihar. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gastronomia-tailerra-hitzaldia-dastaketa-eta-bisita-gidatua-antolatu-ditu-darabilbok-aste-honetarako/@@download/image/Pinchos-salusables_1176492349_305819_660x372.jpg
2023/01/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Pintxo osasungarrien inguruko lanketa egingo dute bihar.
Gastronomia tailerra, hitzaldia, dastaketa eta bisita gidatua antolatu ditu Darabilbok aste honetarako

Bilboko Darabilbo programak indartsu hasi du urte berria eta ekintza ugari prestatu ditu urtarrilerako. Pastaren inguruko gastronomia tailerra eta kakorratz tailerra egin ondotik, beste zenbait ekintza dituzte aste honetan.

Bihar, hilak 24, pintxo osasungarrien inguruko tailerra egingo dute, 19:00etatik aurrera, Ramon y Cajal etorbideko 42. zenbakian  (Berbaizu). Asteazkenean, hilak 25, zientziaren inguruko hitzaldi bat izango da Santutxuko udaltegian, 19:00etan, eta, hurrengo egunean, berriz, 14:30ean eta 18:30ean, bi bisita gidatu egingo dituzte Arte Ederren Museoan. Azkenik, ostiralean, dastaketa gastronomikoa izango da.

Ekintzetan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena darabilbo.eus webgunean, darabilbao@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefono-zenbakian.