'Gastro Show' ekimenaren barruko musika, dantza eta pintura ikuskizuna izango da bihar Iruñean

'Gastro Show' ekimenaren barruko musika, dantza eta pintura ikuskizuna izango da bihar Iruñean Geltokin izango da emanaldia, eta ikuskizunaz gain, bertako produktua dastatzeko aukera ere izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gastro-show-ekimenaren-barruko-musika-dantza-eta-pintura-ikuskizuna-izango-da-bihar-irunean/@@download/image/gastroshow albiste.jpg
2022/01/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Geltokin izango da emanaldia, eta ikuskizunaz gain, bertako produktua dastatzeko aukera ere izango da.
'Gastro Show' ekimenaren barruko musika, dantza eta pintura ikuskizuna izango da bihar Iruñean

Iruñeko Geltoki elkarteak bertako produktua, gastronomia eta arte eszenikoak batzen dituen Gastro Show ekimena du martxan, eta hileko azken ostiraletan antolatzen dute horren barruko ekintza. Bihar, hilak 28, JUM!&Alatz ikuskizuna izango da, 20:30ean, eta 20 eurokoa izango da sarrera. Hemen eskura daitezke sarrerak.

JUM!&Alatz diziplina anitzeko ikuskizuna da, zuzeneko musika, dantza eta pintura uztartzen dituena. Baku Barrikupeleko artisau-familiak koordinatuta, ikuskizuna Lizarraldeko lehorreratze artistiko bat da Iruñean. Jum!-eko musikariek parte hartuko dute, rock bikotea, eta Alatz Lameiro artista plastikoak. Hori guztia Baku Barrikupelen artisau-lanparekin girotuta. “Performance honek ez du inor epel uzten”, azaldu dute antolatzaileek. Ekoizle gonbidatua, berriz, Lizarrako Rhus artisau-garagardotegia izango da.

Geltoki proiektua “elkartasunezko giza ekonomiaren promozioan, buruaskitasun ekonomikoan eta modu zabalean eta anitzean gizartearen ehunduran lagundu nahi duen” ekimena da. Horretarako autobus geltoki zaharreko leihatilen gunea eta kafetegia erabiltzen ditu, 900 metro koadroko eremu zabala.

Leihatilen gunean arte zirkuitu komertzialetik at dauden bertako artisten lanak sustatu, ikustarazi eta zabaltzen dituzte, eta bertan, euren adierazpen artistikoen erakusketak topatu daitezke. Ekonomia eredu alternatiboen edota elikadura burujabetzaren inguruko erakusketak ere izaten dira. Honetaz aparte, Geltoki bertakoak, ekologikoak, bidezko merkaritzakoak, artisauak eta berreskuratutako produktu eskaintza zabala duen salmenta gune bat ere badu. Astelehenetik larunbatera bitartean bisita daiteke gunea, urte osoan zehar.