Gasteiztarrek kanturako aukera izango dute ‘Zatoz kantatzera!’ kontzertuan

Gasteiztarrek kanturako aukera izango dute ‘Zatoz kantatzera!’ kontzertuan Maider Legarretak eta Txat-o Martinek hobeto abesten ikasteko gomendioak emango dituzte igandeko emanaldian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteiztarrek-kanturako-aukera-izango-dute-2018zatoz-kantatzera-2019-kontzertuan/@@download/image/photo1714991313-768x576.jpeg
2024/05/08
Maider Legarretak eta Txat-o Martinek hobeto abesten ikasteko gomendioak emango dituzte igandeko emanaldian.
Gasteiztarrek kanturako aukera izango dute ‘Zatoz kantatzera!’ kontzertuan

Zatoz kantatzera! ikuskizuna antolatu dute iganderako, hilaren 13rako, Gasteizko Principal antzokian, 18:00etan. Ordubete inguruko iraupena izango du eta hainbat abesti eskainiko dituzte Gasteizko Udal Musika Bandak eta Maider Legarreta eta Txat-o Martin abeslariek. Honako kantu hauek izango dira, besteak beste, errepertorioan: Lau teilatu, Aldapeko, Maite Zaitut eta Ilargia.

Ikuskizunaren helburua taldean edo familian abestea izango da. Emanaldia karaoke didaktikoaren parekoa izango da; izan ere, Legarretak eta Martinek hobeto kantatzeko teknika egokiak erakutsiko dituzte. Hortaz, publikoaren rola ezinbestekoa izango dela nabarmendu dute: “Guretzat kontzertua musika eta emozioak modurik gizatiarrenean eta naturalenean partekatzeko ekitaldia da, eta bertaratzen direnek funtsezko parte-hartzea izango dute bertan". 

Musikan murgildutako gidariak
Igandeko emanaldia musikan esperientzia handia duten bi lagunen eskutik izango da. Maider Legarreta 26 urteko Galdakaoko kantautorea da. Umetatik ibili izan da instrumentuak jotzen eta abesti txikiak konposatzen. Kantu klasikoa ikasi zuen Bilboko erdi mailako kontserbatorioan eta gero Musikenen jazzaren kantu interpretazioan trebatu zen. Diskoetan eta filmetan parte hartu izan du kantuan eta Goizargi Gospel Choir taldeko kidea da. 18 urte zituela The Road izeneko lehen diskoa grabatu zuen eta orain gutxi bi abesti propio grabatu ditu: Vida eta México.

Txat-o Martin, berriz, Gasteizen jaio zen eta txiki-txikitan hasi zen musikaren lengoaiari eta pianoari buruzko musika-prestakuntza jasotzen. Madrilen kantua, musika-lengoiai eta pianoa ikasi zituen. Voces Creativas musika modernoko abesbatzan parte hartu zuen eta The Waterbotles Vocal Trio osatu zuen. Gainera, Jazzeko kantu karrera egin du Musikenen eta ahots-musikarekin lotutako hainbat proiektutan hartu du parte. Gaur egun Aldakan musika-talde afrolatinoko, Goizargi Gospel Choir gospel abesbatzako eta Dzast Ahotsak abesbatzako abeslaria da.