Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak zazpigarren urteurrena ospatuko du urrian

Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak zazpigarren urteurrena ospatuko du urrian Kontzertuak, pintxadak, liburu aurkezpenak, erakusketak, dokumentalen proiekzioak eta tailerrak izango dira, besteak beste, egitarauan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-orbain-kultur-elkarteak-zazpigarren-urteurrena-ospatuko-du-urrian/@@download/image/308520450_519960526800059_1093218838267709005_n.jpg
2022/09/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Kontzertuak, pintxadak, liburu aurkezpenak, erakusketak, dokumentalen proiekzioak eta tailerrak izango dira, besteak beste, egitarauan.
Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak zazpigarren urteurrena ospatuko du urrian

Orbain Kultur Elkarteak zazpigarren urteurrena punk rocka eta kontrakultura oinarri izango duten hamabost ekitaldirekin ospatuko du, urriaren 1etik 29ra. 2015ean sortu zen elkartea, punk rockaren ondare kultural, politiko eta soziala bizirik mantentzeko asmoz, eta zazpi urteren ostean, ehun bazkide baino gehiago dituzte. 

Aurten abian jarritako Doku-mental ikus-entzunezko zikloa eta urritik aurrera martxan izango den streaming sistema dira euren jardunaren berrikuntzak. Streaming sistema urrun dauden gonbidatuekin harremanetan jartzeko, edo oholtzara igotzen diren taldeen kontzertuak grabatzeko edota emititzeko erabiliko dute. Gasteizko herri mugimenduarekin duten elkarlana ere nabarmendu du elkarteak. 

Urteurrenaren harira antolatutako ekintza-sorta bihar hasiko da. Lleidako Ratpenades eta Miranda de Ebroko Bicho Humano taldeen kontzertuarekin. Beste hainbat kontzertu ere egingo dituzte hilabetean zehar, tartean Gasteizko Barriomania eta Doctor Sax taldeekin. DJen emanaldiak ere izango dira.

Bestetik, lau dokumental proiektatuko dituzte eta egileekin solasaldiak egingo dituzte. La Polla Records taldearen inguruko No Somos Nada dokumentala emango dute eta baita El Drogas, Enrique Villareal Barricadako musikariaren bizitzari buruzkoa ere. Orbainen zazpi urteko ibilbidea ikusteko bideo formatuko sorpresak izango direla ere aurreratu dute.

Maria Blanca Ochoa de Aspuru gasteiztarraren Doce almas rotas y una esperanza poesia liburuaren aurkezpena egingo dute eta Charly Araña artistaren marrazki erakusketaren inauguratuko dute urriaren 14an.