Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak 22 ikuskizun ekarriko ditu urria eta azaroa bitartean

Aipagarria da Ttanttakak taularatuko duen 'Soinujolearen semea' obra, Bernardo Atxagaren nobela homologoan oinarritua, eta Gasteizko Principal, Bilboko Arriaga eta Donostiako Victoria Eugenia antzokien lankidetzatik sortua. Panta Rhei konpainiak ere antzeztuko du euskarazko alerik: 'Auzokideak'.
Urriaren 4ean hasi eta azaroaren 22ra bitarte, orotara 22 ikuskizun jasoko ditu Gasteizko 37. Nazioarteko Antzerki Jaialdiak. Nazioarteko nahiz bertako dantza eta eszena sorkuntza oparoena, beraz, ikusgai izango da hiriko Principal Antzokian.
Besteak beste, Ingalaterratik, Frantziatik, Argentinatik, Italiatik eta Estatu Batuetatik hurbildutako taldeak igoko dira oholtzara, baina baita hiru euskal konpainia ere: Teatro Arriaga, Tanttaka eta Panta Rhei; azken biek, gainera, euskarazko obrak ekarriko dituzte.
Mundu zabalean sona irabazi duen Propeller konpainia britainiarra arduratuko da aurtengo mostra zabaltzeaz, urriaren 4ean. Lehenengo aldia dute Euskal Herrian eta Shakespeareren obretan oinarritutako Pocket Henry Quinto lana aurkeztuko dute; soilik gizonek antzeztua, umoretik eta antzerkia ikus-entzunezkoekin nahiz dantzarekin uztartuta.
Euskarazko aleak
Euskarazko aleei dagokionez, bi izango dira aurten. Panta Rhei konpainiak Auzokideak antzeztuko du azaroaren 4ean, eta Ttanttakak Soinujolearen semea urriaren 24ean eta 25ean. Azken obra hau, Bernardo Atxagaren nobela homologoan oinarritua, bereziki aipagarria da Gasteizko Principal, Bilboko Arriaga eta Donostiako Victoria Eugenia antzokien arteko koprodukzio publikoaren emaitza delako.
Dantza ere bai
Dantzak beti bete du tarte garrantzitsua jaialdi honetan eta, aurtengoan, bi proposamen zeharo ezberdin izango dira aukeran. Batetik, Estatu Batuetatik Momix konpainia heldu da Bothanika lanarekin, edertasun plastiko handiko dantza modernoarekin; azaroaren 13an eta 14ean izango da euren txanda. Aldiz, Errusiatik, Ballet Nazionalak Tchaikovsky ardatz hartuko duen proposamen klasikoa ekarriko du azaroaren 1ean.