Gasteizko 'Magialdia' gaur abiatuko da

Gasteizko 'Magialdia' gaur abiatuko da Nazioarteko 300 mago baino gehiagok hartuko dute parte ekitaldietan eta zenbait berrikuntza ere badira edizio honetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-magialdia-gaur-abiatuko-da/@@download/image/grande-illusion1.jpg
2021/09/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Nazioarteko 300 mago baino gehiagok hartuko dute parte ekitaldietan eta zenbait berrikuntza ere badira edizio honetan.
Gasteizko 'Magialdia' gaur abiatuko da

Arabako Ilusionisten Elkarteak antolatutako 33. Magialdia gaurtik aurrera izango da martxan igandera bitartean. "2020an mundu osoan aurrez aurre egindako magia biltzar bakarra izan zen Magialdia. Aurten bere distiraren zati bat berreskuratu du ekitaldiak, osasun egoerak ahalbidetzen duen neurrian, eta munduko artista onenetako batzuk aurkeztuko ditu, programa zabal eta kalitate handiarekin" nabarmendu du Estibaliz Canto kultura zinegotziak. 

Espainiako Estatuko zein beste herrialdeetako 300 ilusionistek baino gehiagok, profesional zein amateurrek, hartuko dute parte, besteak beste, Txileko Ricardo Rodriguezek, Frantziako Estatuko Jimmy Delp-ek, Argentinako Roberto Mansillak, Suediako Ton Stone-k, Irlandako Nikola Arkane-k, Uruguaiko Daniel Ketchedjian-ak, Alemaniako Jaanak, Suitzako Roberto Giobbi-k, Espainiako Estatuko Joaquin Matas-ek eta Holandako Rafael Scholten-ek. 

Berrikuntzen artean Linterna Magikoan oinarrituta Santa Maria katedralean egingo den ikuskizuna izango da, eta, horretaz gain, magia ibilbideen barruan Villa Sofia sartuko da, eta Amaiera ekitaldia Iradier Arenan egingo da. 

Ekitaldi nagusiak Principal antzokian izango dira, eta, horietaz gain, magia ikuskizunak izango dira Ignacio Aldecoa kultura etxean eta Atarian, magia ibilbideak hiriaren erdialdean, eta magia emanaldiak erakusleihoetan.

Programazioa osoa hemen dago kontsultagai.