Gasteizko KaldeArte-k 56 ikuskizun eskainiko ditu asteburuan

Gasteizko KaldeArte-k 56 ikuskizun eskainiko ditu asteburuan Antzerki, dantza, musika, zirku, klun eta bestelako performanceak izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-kaldearte-k-56-ikuskizun-eskainiko-ditu-asteburuan/@@download/image/cartel_kaldearte-scaled.jpg
2022/06/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Antzerki, dantza, musika, zirku, klun eta bestelako performanceak izango dira.
Gasteizko KaldeArte-k 56 ikuskizun eskainiko ditu asteburuan

KaldeArte Gasteizko kaleko arteen nazioarteko erakustaldiaren XVI. edizioa egingo dute bihartik igandera bitarte. Bertako eta nazioarteko hogeita hamar konpainiak parte hartuko dute, hiru Gasteizkoak eta beste sei Euskal Herrikoak, eta guztira 56 ikuskizun eskainiko dira hiru egunetan. 

Nicole et Martin zirkua da izango da parte-hartzaileetako bat, Musikaren ibilbidean, Zulueta jauregiaren ondoan. Suitzako antzerki-konpainia independente honek hogeita bi urte daramatza munduan barrena bidaiatzen eta bere sorkuntzekin publiko guztiak liluratzen. Kontakizunak, zirku-saio ikusgarriak, gorputz adierazpena, dantza eta musika uztartzen dituzte ikuskizunetan, eta sari ugari irabazi dituzte. Lau emanaldi eskainiko dituzte guztira: gaur (osteguna), Los músicos de Bremen; bihar eta etzi, Wasilisa; eta igandean, El pescador y su mujer.

Bihar Deabru Beltzak eta Hortzmuga Teatroaren Senta ikuskizun ibiltaria estreinatuko dute. Bestelako emanaldien artean izango dira Mamiak kolektiboaren Ogiak hizketan baleki, Hortzmugaren Al final del camino eta Bidearen amaieran, Motionhouse-n Wild, Haatik Dantza-ren Ur, Ertza taldearen Dye dye, Las XL-ren Degenérate mucho, Gasteizko Altraste Danza-ren Como pez en bicicleta.  

Programazio osoa hemen kontsulta daiteke