Gasteizko jaien atarian, entxosnatzeko deialdia

'Gasteizko Txosnak' osatzen duten 14 kolektiboek urte berezia dute aurtengoa. Izan ere, 30 urte pasatu dira 1980ko abuztuaren 4 hartan jai herrikoien bandera hartu zutenetik. Horregatik, aurtengo Txosnisaria urte hauetan guztietan mugimendu honen biziraupena bermatu duten boluntario guztiei emango diete, ordezkari gisa lau kide aukeratuta. Urteurrena bidenabar, Arabako hiriburura hurbiltzen diren guztiei txosnagunera gerturatzeko deialdia egin diete.
Gaur egun 11 txosnak osatzen dute 'Gasteizko txosnak' gune hau, eta nor bere esparruan dihardu lanean. Antidesarrollistak dira batzuk, ikasle mugimendukoak beste batzuk, feministak, euskaltzaleak, errepresioaren aurkako mugimendukoak Hala ere, guzti-guztiek hiru zutabe edo ardatz finkatu dituzte 2010eko Andra Mari Zuriaren Jaietarako: Txosnagunea gune parekidea da, eraso sexistak gaitzesten dituena; ekosistemarekiko begirunez jokatuko du; eta giro euskalduna sustatuko du.
Udalaren aurrekontuarekin lehiatzerik ez badute ere, kolektibo hauek ahalegin berezia egin dute ahalik eta kultur eskaintza zabal eta anitzena bermatzeko. Hara:
Abuztuak 4, asteazkena
24:00 The Pepper Pots
02:00 Betagarri
04:00 Ondarribi Crash Cars
Abuztuak 5, osteguna
24:00 Skasti
02:00 Ze Esatek!
04:00 The Sparteens
Abuztuak 6, ostirala
12:00 Azoka ekologikoa
15:00 Bazkari herrikoi ekologikoa
17:00 Azido Folkloriko dantza plaza
24:00 Audience
Abuztuak 7, larunbata
01:00 Amaiur
04:00 Filete DJ Bitsa Jaia
Abuztuak 8, igandea
24:00 Puro Chile
02:00 La Cabra Mecanica
04:00 Karaoke
Abuztuak 9, astelehena
01:00 Los gramones
04:00 Azken jaia