Gasteizko gaztetxearen 24. urteurrenaren harira, ekimen sorta apirilean

Gasteizko gaztetxearen 24. urteurrenaren harira, ekimen sorta apirilean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-gaztetxearen-24-urteurrenaren-harira-ekimen-sorta-apirilean/@@download/image/20124133402Gasteizko_Gastetxea_Kartela.jpg
2012/12/13
berria
Muinoko eneak 24 urte beteko ditu aurten udaberriarekin batera, eta horren harira, atzo —apirilak 12— hasi eta datozen asteetan kontzertuak, antzerkia, bertso-saioa, hitzaldiak, herri bazkaria eta kirol jarduerak antolatu dituzte, besteak beste. Gasteizko Alde Zaharrean primerako giroa izango da; anima zaitez, gazte!


1988an zabaldu zituen ateak gaztetxeak, eta geroztik hirian sumatu duten kultur hutsunea betetzeko asmotan lanean darraite. Emakumeak, gazteak, etorkinak, musikariak, antzerkilariak, ekologista, antifaxistak, euskaltzaleak, ikasleak, bertsolariak, etab. luze bat igaro dira bertatik, beren sentimendu, grina, irrika eta kezkak elkartrukatzera.

Urte guzti hauetan gaztetxeak borborka jarraitu duela nabarmendu dute antolatzaileek, astelehenetik igandera bitarte ekintzaz josiz eraikina: tailerrak, euskara klaseak, eskalada, zineforumak, hitzaldiak, eztabaidak ez dira falta izan.

Beraz, lanean jarraitzeko asmoz eta urteurrenaren ospakizuna aitzakiatzat harturik, egitarau potoloaren berri eman du Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanbladak apirila osorako. Anima zaitezte! 

Egitaraua


Ostirala 13
3x3 saskibaloi eta ping pong txapelketa herrikoia 18:30etan
Glaukoma eta Selektah Stepi + Masta taldeen kontzertuak 21:00etan

Larunbata 14
Auzolan eguna 11:00etan hasita

Igandea 15
"Buah Txabal!" Antzezlana, 19:00etan

Asteartea 17
"Araba Nafarroa da" hitzaldia eta mahai ingurua, 19:00etan

Asteazkena 18
"Nola landu pentsamendu iraultzailea. Pentsatu, ez sinetsi!" tertulia tailerra, 19:30etan

Osteguna 19
Bertso saioa Julio Soto, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes, Andoni Egaña eta Ander Solozabalen eskutik, 20:30etan hasita. Gai jartzailea Unai Elizasu.

Ostirala 20
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Garagardo Festa, eta ondoren kontzertua izango da

Larunbata 21
14:30etan bazkari herrikoia, 19:00etan "Euskaraz Bizitzera Goaz" manifestazioa, eta 21:30etan Sharon Stoner-en kontzertua

Igandea 22
Jazz kontzertua arratsaldeko 19:00etan

Gehiago: Hemen