Gasteizko gazteen proiektuak aukeratu dituzte berauek gauzatzen laguntzeko

Gasteizko gazteen proiektuak aukeratu dituzte berauek gauzatzen laguntzeko 14 eta 30 urte arteko gazteen 18 proposamen jaso dituzte eta horietatik hamaika hautatu dituzte laguntza teknikoa edota ekonomikoa emateko. Proiektu horien artean dago Kai Nakai musikariaren udako abestia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-gazteen-proiektuak-aukeratu-dituzte-berauek-gauzatzen-laguntzeko/@@download/image/haziak.jpg
2021/06/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

14 eta 30 urte arteko gazteen 18 proposamen jaso dituzte eta horietatik hamaika hautatu dituzte laguntza teknikoa edota ekonomikoa emateko. Proiektu horien artean dago Kai Nakai musikariaren udako abestia.
Gasteizko gazteen proiektuak aukeratu dituzte berauek gauzatzen laguntzeko

Gazteizen bizi, lan egin edota ikasten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteek egindako ideiak aurrera eramaten laguntzea du helburu Haziak ideia gazteen lehiaketak, laguntza tekniko edota ekonomikoa emanez. Maiatzaren 3an amaitu zen HAZIAK ideia gazteen azken deialdiko ideiak bidaltzeko epea. Gazteria Zerbitzuak 18 proposamen jaso ditu guztira; horietatik lau 14-18 kategoriakoak izan dira, eta gainerako hamalauak 19 eta 30 urte bitarteko gazteenak.

Gasteizko Udaleko Kultura, Berdintasun eta Gazteria zerbitzuetako teknikariek osatutako epaimahaiak edizio honetako ideiak lantzen dituzten gaiak eta askotariko esparruak baloratu ditu, eta bekak merezi dituzten ideiak zein izango diren erabaki du. "Bideragarritasuna, proiektuen arteko zeharkakotasuna, originaltasuna eta gazteen xede-publikoari ematen zaion protagonismoa" nabarmendu ditu aukeratutako proiektuetan. Era berean, lehentasuna eman diete 2020an gai berekin sarituak izan ez diren proiektuei, proiektu berriei gauzatzeko aukera emateko.

Hauek izan dira saritutako ideiak:

  • Tira. Udako abestia Kai Nakairekin: abeslari gasteiztarrak kantu baikorra proposatu du konfinamenduaren ondoren, euskarazko reggaetoi estiloan.
  • Red Artean: artistak, sortzaileak, kolektiboak eta erakundeak konektatuko dituen online plataforma.
  • Rent musikala: antzerki musikala LGTB+ gaiaren inguruan, gidoiaren egokitzapen propioarekin.
  • Artistentzako pistak: abesti batek dakarren ikus-entzunezko prozesuaren inguruko saio teoriko-praktikoak.
  • Galdu Gordean: sormen prozesuen eta hiriaren inguruan sortutako elkarrizketak.
  • Klimarako Jardunaldia: Fridays for Future kolektiboarekin batera, klimaren urgentziari aurre egiteko ekintzak.
  • Lo + trendysormenezko makillajea, argazkia eta edizioa sare sozialetarako.
  • Anime eta Manga: gai honen inguruko gazte komunitatea.
  • Welcome Insideantsietatearen eta depresioaren isla argazki eta bideoetan.
  • Euskara zabaltzen artearen bidezgure hizkuntzaren garrantzia azpimarratzen duen abestia.
  • Re-conecta contigopantailak deskonektatzeko eta zeure burua aurkitzeko jarduerak.