Gasteizko 'Gauekoak' programak hemeretzi jarduera eskainiko ditu ekainera bitartean

Gasteizko 'Gauekoak' programak hemeretzi jarduera eskainiko ditu ekainera bitartean Dantza, sukaldaritza lantegiak, pole dance ikastaroa, eskalada eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-gauekoak-programak-hemeretzi-jarduera-eskainiko-ditu-ekainera-bitartean/@@download/image/gauekoak albiste.png
2022/02/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Dantza, sukaldaritza lantegiak, pole dance ikastaroa, eskalada eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte.
Gasteizko 'Gauekoak' programak hemeretzi jarduera eskainiko ditu ekainera bitartean

Gasteizko Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, Gauekoak programa jarri du martxan beste behin, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako "aisialdi alternatibo, hezigarri eta osasungarrirako". Gazteen arloko erakunde eta elkarteek zein herritar partikularrek egindako proposamenak garatzea da ekimenaren helburua, aisialdiaren, kulturaren eta sozializazio osasungarriaren aldeko apustua eginez, parte-hartzea bultzatuz eta euskararen presentzia ere sustatuz.

Jarduerak mota askotakoak izango dira -abentura, umorea, kirola, kultura, lantegiak…-, eta horien % 60 euskaraz egingo da. Era berean, ‘proiektuen poltsa’ sortu dute, gazteek, kolektiboek eta elkarteek emandako ideiak Gauekoak programaren barruan gauzatu ahal izateko. 

Honako ekitaldi hauek antolatu dituzte egitarauaren barruan otsailetik ekainera bitartean:

Ekintza guztiak doakoak izango dira eta sarrerak jarduera baino bi aste lehenagotik egongo dira eskuragarri Gasteizko Udalaren webgunean, jarduera bakoitzaren orrialdean bertan. Ikastaroen eta lantegien kasuan, berrizjarduera bakoitzari dagokion izen-emate data argitaratuko da.