Gasteizko Cortada film laburren jaialdian lanak aurkezteko epea luzatu dute

Gasteizko Cortada film laburren jaialdian lanak aurkezteko epea luzatu dute Irailaren 22a arte duzue film laburrak aurkezteko; jaialdia abenduaren 16tik 19ra izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-cortada-film-laburren-jaialdian-lanak-aurkezteko-epea-luzatu-dute/@@download/image/118685794_1230516763992240_7561401879029785995_n.jpg
2020/09/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Irailaren 22a arte duzue film laburrak aurkezteko; jaialdia abenduaren 16tik 19ra izango da.
Gasteizko Cortada film laburren jaialdian lanak aurkezteko epea luzatu dute

Aurten, Gasteizko Cortada film laburren XXIV. jaialdia abenduaren 16tik 19ra bitarte egingo dute, eta lanak aurkezteko epea luzatzea erabaki dute; gauzak horrela, parte hartzaileek irailaren 22a arte izango dute beren film laburrak aurkezteko. Ohi bezala, 2019an eta 2020an ekoitzitako filmak aurkeztu ahal izango dira, gehienez 30 minutukoak.

Aintzat hartuta 2020ko lehenengo seihilekoan izandako osasun alertaren egoera, jaialdia egokitu egingo da agintari politiko eta sanitarioek zehaztutako jarraibideetara, eta aurrez aurre egiten jarraituko da, betiere egoerak horretarako aukera ematen badu, eta ospakizunaren unean egokiak diren edukiera eta higiene gomendioei jarraikiz. Osasun alertaren edo salbuespenezko egoeraren berragertzea gertatuz gero, antolatzaileek jaialdia modu mistoan antolatzea aurreikusi dute: aurrez aurre eta online, edo online soilik euren webgunearen bidez (www.festivalcortada.com) edo egokitzat jotzen dituzten baliabideen bidez. Jaialdiak online baino izango ez den atal bat du: HEMENGOAK.

Hain zuzen, Arabako film laburrak sustatzeko HEMENGOAK atalak eutsi egingo dio izenari, baina aldatu egingo du aplikazio eremua; izan ere, atal horretan EAEko hiru probintzietako lanek hartu ahal izango dute parte. Atal horretan sartuko dira GUREAK atalean hautatu ez diren euskal film laburrak eta sari independentea eskuratu ahalko dute. Atal hori online izango da eta antolatzaileek lanak zein egunetan proiektatuko diren jakinaraziko dute. 

Gasteizko film laburren jaialdian honakoak izango dira sari ofizialak:
  • CORTADA film laburrik onena 2.000 euro + garaikurra
  • Gureak saria. Euskal film laburrik onena 1.000 euro + garaikurra
  • Dokumental onena 500 euro + garaikurra
  • Animazio onena 500 euro + garaikurra
  • Hemengoak film laburrik onena 300 euro + garaikurra

Parte hartu nahi baduzu ala oinarriak ezagutu nahi badituzu, EGIN KLIK!