Gasteizko Artium museoak Yuzuru Tachikawaren 'Blue Giant' anime filma estreinatuko du

Gasteizko Artium museoak Yuzuru Tachikawaren 'Blue Giant' anime filma estreinatuko du Saxofoia jotzen arrakasta lortu nahi duen gazte baten istorioa du oinarri pelikulak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-artium-museoak-yuzuru-tachikawaren-blue-giant-anime-filma-estreinatuko-du/@@download/image/BLUE GIANT1.jpg
2023/07/27
Saxofoia jotzen arrakasta lortu nahi duen gazte baten istorioa du oinarri pelikulak.
Gasteizko Artium museoak Yuzuru Tachikawaren 'Blue Giant' anime filma estreinatuko du

Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Yuzuru Tachikawa zinemagile japoniarraren Blue Giant anime filma proiektatuko du gaur, 19:00etan, urrian zinemetan estreinatu baino lehen. Saxofoia jotzen arrakasta lortu nahi duen gazte baten istorioa kontatzen du. Euskadiko Filmategiak Gasteizen, Getxon eta Donostian antolatzen duen Jazzinema zikloaren barruko azken emanaldia izango da. 

Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023) filma izenburu bereko manga komikian oinarrituta dago eta protagonista Miyamoto Dai da, egun batean zuzeneko jazz saio batera joango den institutuko saskibaloi jokalari ohia. Saio horrek bere bizitza aldatuko du, eta saxofoian aritzea erabakiko du. Daik ez du talentu naturalik, ezta entrenamendurik ere, baina bere hiria utzi eta Tokiora joango da, munduko saxofoi-jotzailerik onena bihurtzeko asmoak bultzatuta. Laster ohartuko da musikari profesional baten bizitza uste baino gogorragoa dela.

Blue Gianten soinu-banda Hiromik konposatu du, munduko jazz-musikari ospetsuen eta piano-jotzaile birtuosoenetako batek. 

Alberto Ibarrondo Gasteizko Jazzaldiako zuzendariak aurkeztuko du proiekzioa. Filma japonierazko jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin. 

Sarrerak Artium Museoaren webgunean eta museoko leihatilan eros daitezke.