Gasteizko antzerki jaialdiaren txanda

Gasteizko antzerki jaialdiaren txanda https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-antzerki-jaialdiaren-txanda/@@download/image/20101015918Eifman.jpg
2012/12/13
berria
Gasteizko antzerki jaialdiaren txanda
Gaurtik hasita 37 emanaldi izango dira. Euskal Herriko zein kanpoko taldeen lanekin osatu dute egitaraua. Gaur eta bihar, Hegoafrikako Handspring Puppet Companyk Woyzeck on the Highveld obra taularatuko du.


Gasteizen ikusi ahal izango diren antzezpenetako batzuk aipatzearren, Tanttakak labetik atera berri duen obra, No me hagas daño taularatuko du; tratu txarrei heldu die Tanttakak.  Euskal Herriko taldeekin jarraituz, Hortzmugak La espera aurkeztuko du eta Markelinek, La isla desconocida. Damian Muñoz koreografo gasteiztarrak, bere aldetik, Pobres bestias dantza ikuskizuna antzeztuko du.  Kanpotik etorriko diren talde eta aktoreei dagokienez, Albert Boadella buru duen Els Joglarsek 2036 Omega G eramango du Gasteizera. Eifman Ballet Theatrek dantza ikuskizuna ekarriko du Euskal Herrira besapean, eta Michael Lauzierek, ikuskizun bitxia.
Antzezlanak Teatro Principalen eta Federico Garcia Lorca antzokietan eta Hegoalde eta Lakua kultur etxeetan izango dira.
Bestalde, bertako taldeei tokia egin diete eta Zanguango, Kukubazar, Colectivo Mostrenko eta Sleepwalk Collective taldeek 10 lagunentzako emanaldi bereziak emango dituzte.