Gasteizko Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

Gasteizko Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute Gasteizko Arriaga parkean ikusitakoa margotu beharko dute parte-hartzaileek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-aire-zabaleko-pintura-lehiaketan-izena-emateko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/aire zabaleko pintura.png
2022/07/06

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gasteizko Arriaga parkean ikusitakoa margotu beharko dute parte-hartzaileek.
Gasteizko Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

Uztailaren 16an egingo da Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa Arabako hiriburuko Arriagako parkean eta izena emateko epea zabaldu dute. Arriaga: Gasteizko hiri-parke handia izango du lehiaketak izenburu; Gasteizko hiri-parkerik handiena da Arriaga, 18 hektareako azalera duena, eta 30 hegazti-espezie baino gehiago eta zuhaitzen barietate handia bizi dira bertan. Artistei berdegune horretan sakabanatzeko proposamena egingo zaie, ikusitakoa mihiseetan isla dezaten. Hiritarrek artistak egiten ari diren lana ikusteko aukera izango dute 09:00etatik 17:00etara bitarte.

Ondoren, F. Xabier Landaburu kalean, urmaeletik gertuen dagoen tokian, lanen erakusketa egingo da. Epaimahaiak 19:30 inguruan emango du bere erabakiaren berri. Irabazleak 1.600 euroko saria jasoko du, eta bigarren saria, aldiz, 1.400 eurokoa izango da. Gainera, Gasteiz lehen saria ere egongo da, 1.200 eurokoa, eta Gasteiz bigarren saria, 1.000 eurokoa.

Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude udalaren webgunean, eta izena emateko epea uztailaren 14ra arte egongo da irekita.