GasteiZ

Gasteizek gauza asko ditu. Baditu parke handi eta politak, postre gozoak, kale lasai eta garbiak... Bertan dago, halaber, EAEko gobernuaren egoitza eta Legebiltzarra... eta hori guztia gutxi balitz, urte hasieratik hona Arabako hiriburuak badu hizki bat: Z hizkia.
Gasteiz Z hizkiez josita esnatu zen duela gutxi, kale guztietako hormetan, monumentu ospetsuetan, lurrean, txoko guztietan ditxosozko hizki hori eta are gehiago, egunez egun gero eta Z gehiago. Zer demontre zen Z hura? Horixe guztion ahotan zebilen galdera, erantzunik gabeko galdera. Z eranskinak ere azaldu ziren han-hemenka itsatsita, eta gasteiztarrok Zorro hirira etorriko ote zen beldurtzen hasi ginen. Zorrok aferan zerikusirik ez duela jakin dugu, ordea, duela gutxi. Gasteizko Z taldea da honen guztiaren egilea. "Z hizkia baino ez gara. Alfa-betoaren azkena, GasteiZko azken tximinoak". Halaxe aurkeztu dute beren burua, tabernetan banatutako argitalpen batzuen bitartez. Eta lelo argi eta zuzena helarazi dute: "Gasteiz desPPetu dezagun". Hau da, PPren aurka, Z.
Argitalpen horretan Rabanera Arabako ahaldun nagusiaren argazkia ere atera zuten, baina hori bai, Z-koek ardo botila paratu zioten ondoan. Argazkiak hautsak harrotu ditu, auskalo zergatik, ez baita inongo sekreturik Rabanerak ardoa gustukoa duenik...
Baina Z taldeko lagunek alkateari batere gustatu ez zaion beste ekintza bat ere egin dute. Udalak doan argitaratzen duen hilabetekarian Alfonso Alonso alkatearen gutun faltsu bat sartzea erdietsi dute eta milaka gasteiztarrek alkateak ustez dioena sinetsi dute. Gutun horretan, Gasteizen arazo ugari daudela onartu du alkate faltsuak eta konponbideak ere proposatu ditu: etxea erosi nahi baina baliabide ekonomikorik ez dutenei, esaterako,"aterpeak" eskaini dizkie Alonsok. Kasu honetan ere ez zaio batere gustatu alkateari Z taldearen bromatxoa eta kiosko guztietako udal kazetak banan-bana aztertzea agindu du.
Ekimen hauek jarraipena izango dutela iragarri dute Z-takoek. Dar dar batean omen daude Gasteizko PP-koak. Espero dezagun Zoro moduan Zirti-Zarta Zaplastekoak ematen ez hastea!