Gasolinazale eroa

Brian Taylor 36 urteko britainiarrari debekatu egin diote Teeside eskualdeko gasolindegietara hurbiltzea. Dirudienez, berunik gabeko gasolinak alkoholaren modu berean eragiten dio Taylorri; izan ere, gasolina edatearren, morroiak gasolindegietako tutuak mozteko ohitura hartu du. Gasolina edan ondoren, errepide erdian dantzan ikusi dute gasolinazale eroa.