Gasolina gordinarekin

Gasolina gordinarekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasolina-gordinarekin/@@download/image/zur_lur_maratoi_1391436522.jpg
2014/02/10
albiste-laburra
Gasolina gordinarekin
Alan eta Janette Murray-Wakelin zeelandaberritarrek erronka batekin abiatu zuten 2013a: egunean 42 kilometro egingo zituzten korrika. Haiei buruzko datu gehiagorik jakin ezean, tira, asmoa egingarria dela pentsa genezake, baliteke atleta gazte eta indartsuak izatea… Ba ez, senar-emazteek 60 urtetik gora dituzte, eta fruta eta barazki gordinez elikatzen dira soilik. 365 egun geroago, errekorra lortu dute.