Artikoaren desizoztea: Gasak, gaixotasunak eta merkurioa

Artikoaren desizoztea: Gasak, gaixotasunak eta merkurioa Permafrost-a (beti izoztuta dagoen lur geruza) desizozten ari da eta horrekin bere baitan ezkutatuak zeuden sekretuak azaleratzen ari dira, horietako batzuk arriskutsuak dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasak-gaixotasunak-merkurioa-eta-hainbat-toxiko-artikoaren-desizoztean/@@download/image/GP0STQ03X_Medium_res.jpg
2019/07/03

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Permafrost-a (beti izoztuta dagoen lur geruza) desizozten ari da eta horrekin bere baitan ezkutatuak zeuden sekretuak azaleratzen ari dira, horietako batzuk arriskutsuak dira.
Artikoaren desizoztea: Gasak, gaixotasunak eta merkurioa

Ozeano mailaren igotzea ez da Artikoaren desizozteak dakarren mehatxu bakarra. Tenperatura altuengatik permafrost-a urtzen ari da eta horrekin, bere barruan gordeta zeuden hainbat eta hainbat sekretu azaleratzen ari dira. Horrenbeste urtean ezkutuan egon diren sekretu horietatik batzuk txundigarriak dira (orain dela 40.000 urteko otso erraldoi baten burua kasu), baina beste hainbat eta hainbat arriskutsuak: karbono eta metanoaren igorketa masiboak, merkurio toxikoa eta ezabatuak zeudela uste ziren gaixotasunak.

Artikoko permafrost-ak 1.500 milioi tona karbono ezkutatzen ditu, egun atmosferan dagoen karbonoaren bikoitza eta munduko baso guztiek batera biltegiratzen dutenaren hirukoitza. Mikroorganismoekin harremanetan jartzean denean, karbono hau CO2an edo metanoan bilakatuko da, hau da, negutegi efektua eragiten duten gasetan. Urtzen den karbono horren %10 inguru CO2 bezala askatuko da, Estatu Batuek urtero jaurtitzen duten tasaren parekidea dena. Karbono lehergailu bat da artikoa.

Metanoaren askatze masiboak eragin suntsitzailea izan dezake, zeren nahiz eta gas hau karbono dioxidoa baino azkarrago desagertu, munduaren berotegi efektuan egiten duen ekarpena handiagoa da.

Horrez gain, permafrost-aren desizozteak jada deuseztatuak zeuden gaixotasunak itzularazi ditzake, espainiar gripea, baztanga edota izurria kasu. Ez hori bakarrik, izotzen urtzeak elikaduran ere eragina izan dezake, merkurioaren presentzia gehituko balitzateke gure ahoraino iristen den elikagaietan.

Iaz burutu zen ikerketa baten arabera 1.656.000 tona merkurio daude harrapatuak izotzetan eta permafrost-ean. Egungo lur, ozeano eta atmosferan daudenaren bikoitza. Permafrost-a ekaitz perfektua da. Lur geruza horretan merkurio asko dago, eta hezetasun sistemengatik askatzen da modu egokian, organismoek harrapatu dezaten. Ondoren, hori elikadura sisteman sartzen da. Baina kantitate hain altuak askatzeak ardura sortzen du, bai bizitza basatiari dagokionez, eta baita arrainei dagokienez ere.

Nazioarteko komunitateak hartuko dituen ekintzek ondorio zuzena izango dute askatuko den karbonoan eta ondorioz, urtuko den permafrost kantitatean. Helburua ahalik eta permafrost gehiena izoztuta mantentzea da eta horren inguruan badugu nolabaiteko kontrol eta erantzukizuna guztiok. Artikoak behar gaitu eta guk Artikoa behar dugu.