Gas emisioen errekor berria isuri dugu atmosferara

Gas emisioen errekor berria isuri dugu atmosferara Koronabirusak ez du berotegi efektua murriztea lortu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gas-emisioen-errekor-berria-isuri-dugu-atmosferara/@@download/image/co2-1-e1560570136284.jpg
2020/06/08
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Koronabirusak ez du berotegi efektua murriztea lortu.
Gas emisioen errekor berria isuri dugu atmosferara

Pandemia batengatik etxean gordetzea ez da nahikoa izan, eta hala, inoiz baino dioxido karbono gehiago isuri dugu atmosferara. Apirilean gas emisio kutsakor horiek apur bat murriztu baziren ere, berriro martxan jartzean errekor berria gainditu du munduak. 

Hain zuzen, 1958 urtetik erregistratzen dira berotegi efektua eragiten duten gasen emisioak, eta garai horretako datuekin alderatuta, 32 urtetan %31 handitu da atmosferara isuritako gasen emisioa. Hala, aurtengo maiatzean dioxido karbono isurien kopuruak bere maximoa jo du; Louisianako unibertsitatearen ikerketa baten arabera, azken 23 milioi urtetako maila altuena gainditu dugu. Ez da gutxi.