Gas bioleta, Mexikoko sexu erasoak ekiditeko

Mexikon, egunero, gutxienez hamar emakume hiltzen dituzte. Egunero. Munduko sexu erasoen tasa altuena duen herrialdea da; egoera jasangaitz horri nolabait aurre egin ahal izateko, Méridako ikasle batzuek emakumeak babesteko esprai bat asmatu dute, etxean egin daitekeena eta oso eraginkorra dena; hauxe da gas bioleta.
Hain zuzen, herrialdeak berak eman die ikasleei gasa sortzeko elementua; la habanera izeneko txile pikantea, soilik Mexikon aurkitzen dena. Txile hori tipularekin nahastu eta gas jaurtitzailea asmatu dute ikasleek; etxean erraz egin daiteke, eta ordu laurden batez sekulako azkura eta negarra eragin arren, ez du lesiorik sortzen. Hala, sexu erasoa jasan duen emakumeak ihes egiteko astia dauka. Ikasle hauen asmakizunak sekulako arrakasta izan du, eta laster jarriko dute salgai herrialdean.