Gary Moore guitarra jole irlandarra zendu da

Gary Moore guitarra jole irlandarra zendu da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gary-moore-guitarra-jole-irlandarra-zendu-da/@@download/image/2011275908Gary_Moore.jpg
2012/12/13
berria
Gary Moore guitarra jole irlandarra zendu da
Thin Lizzy blues talde mitikoko partaide ohia hilik aurkitu zuten atzo Esteponako (Espainia) hotel batean.

Moorek 58 urte zituen eta blues generoaren ordezkari nagusienetakoa izan zen 60ko hamarkadaz geroztik, rocka puri-purian zegoenean, Atlantikoaz beste aldetik zetozen korronteetatik gazterik edaten hasi zenetik. Fleetwood Mac taldeko Peter Green-en eragina nabaria zen bere jardunean.
Belfasten jaioa, munduko gitarra jole irlandar ospetsuena zen batez ere Thin Lizzy talde mitikoan izan zuen parte hartze labur baino intentsoari esker. Eric Bell-ek banda utzi zuenean ordezkatu zuen Moorek, harik eta azken hau banakako ibilbidera itzuli zen arte.