Garunaren iruzurra?

Gorputz adarren bat galdutako lagunen batez besteko handiak gorputz adarra galdutako tokian mina duela dio, besoa edota hanka bere tokian balego bezala. Min horren atzean arrazoi psikologikoak daudela uste izan dute, orain arte, sendagileek. Dena dela, Torontoko unibertsitateko ikerlariek argitu dutenez, min hori benetakoa da. Izan ere, gorputz adarra galdu ondoren, nerbioek lanean jarraitu eta garunera informazioa bidaltzen dute. Min hau galarazteko, nerbioetan eta garunean eragina izan dezaketen botikak ikertzen ari dira.