Garun femeninoa

2005 urtean, Ingalaterran, lau urteko neska eta mutilen arteko harreman sozialen kalitatea ikertu zuten, aldagai modura elkarrekin jolasteko erakusten zuten desira hartuta.
Lau urte arinago, ume hauek fetu garaiko hamabi eta hemezortzigarren aste bitartean umetokian zuten testosterona kantitatea neurtua zuten zientzialariek. Testosterona maila bajuenekoek kalitate handiagoko harreman sozialak erakutsi zituzten: neskek.
Louann Brizendine neuropsikiatrak Emakumeen Umore eta Hormona Klinika (Women's Mood and Hormone Clinic) zabaldu zuen 1994 urtean San Frantziskon, Kaliforniako Unibertsitateko Psikiatria Departamentuan. Ordutik, hormonek eta neurokimikak garunean duten eragina aztertzen dute zentro honetan. Urteetako ikerketen ostean, zera ondorioztatu dute: hormonen eraginez, errealitate sexuatuak (femeninoa / maskulinoa) eraikitzen direla garunean. Hormonen eragin hau bizitzako etapa ezberdinetan zehar ematen da, eta pentsamendu, emozio edota interes berrien arduradunak dira, konexio neurologiko ezberdinen ongarri gisa jokatuz.
Erresonantzia magnetiko funtzionalen bidez lortutako irudietan, garun maskulino eta femeninoaren arteko ezberdintasunak konplexuak eta zabalak direla ikusi dute adituek. Hizkuntzara eta entzumenera bideratutako garuneko zentroetan, adibidez, emakumeek gizonek baino %11 neurona gehiago dituzte. Eta emozioak nahiz oroimenak sortzeko oinarrizko ardatza (hipokanpoa) ez ezik, hizkuntzaren eta emozioen behaketarako garuneko zirkuituak ere handiagoak dira emakumeengan.
Garun femeninoak, fetu garaian, ez du testosteronaren eraginik izaten. Horren ordez jasotzen duen estrogeno jarioak, aldiz, komunikazio, behaketa eta emozioen prozesamendu zentruak garatzen ditu. Horrek aurpegiak aztertzera bultzatzen ditu neska jaio berriak, eta interesa agertzen dute adierazpen emozionalekiko. Neskatxoen bizitzako lehenengo hiru hilabeteetan, kontakturako ikusmenaren eta aurpegien behaketaren gaitasunak %400 hazten dira. Hau honela, aurpegien eta ahots-tonuen esanahiak antzemateko garatutako garun zirkuituek besteen onarpen soziala aztertzera bultzatzen dituzte. Labur esanda, garun femeninoa harremanetarako prest dago, harmonia soziala bermatzeko programatua dago.
Baina, beti ez da hala izaten. Norbera erdigunean duen harremana da garrantzitsua eta, hau gertatzen ez bada, garun femeninoak harreman harmoniatsua lortzeko moduak bilatuko ditu. Estrategiak batzuetan agresiboak izan daitezke, agresibitate hori leuna den arren harremana guztiz galtzeko arriskua baitago. Lerro fin batean dabil.
Oro har, burmuin femeninoaren sexuazio prozesuak jokabide espezifikoak bideratzen ditu, hormonen eta geneen eraginez. Baina praktikaren bidez, experientziaren bidez eta harremanen bidez, neuronak eta buruko kable sareak aldatu daitezke. Aldaketa honen aukerak argi ez badaude ere, garunaren neuroplastizitatea printzipio onartua da zientzialarien artean; hau da, bizitza osoan zehar gure burmuinak aldatzeko gaitasuna duela. Beraz, ezaugarri neurobiologikoei hezkuntza egokitua gehitzen bazaie, neska bakoitzari izan nahi duena lortzen lagun diozaiokegu, bere berezko gaitasunak bidelagun harturik.

Mutilentzako masturbatzailea
Mutil eta gizonei zuzendutako masturbatzaile ezberdinak aurki daitezke merkatuan. Asko silikonazkoak dira, eta barruko irtenguneek sentsibilitate handiagoa ahalbidetzen dute. Masajeatzaile interesgarria izan daiteke eta, lubrifikatzaileren bat erabiliz gero, sentikortasuna areagotu daiteke. Batzuek luzatzeko aukera izaten dute, zakil tamaina ezberdinetara egokitzeko. Uzki eta bagina sarketa eta felazioaren sentsazioak berdindu ditzakete. Bestalde, kontuan izan osagarri erotiko hauek mutilek masturbatzeko erabiltzen duten teknika zabalduena (gora eta behera eragitea) jarraitzen dutela, baina hori ez dela, inondik inora, teknika bakarra.

Karramarroa
Sarketa sakonak hareagotu egin dezake maitaleek sentituko duten plazera. Batek hankak bestearen sorbalda gainean jarriko ditu. Beste maitalea gainean luzatuko da, bere pisua esku eta izterretan eutsita, zakila bertikalki sartuz. Jarrera honek etzanda dagoenaren uzkia erlaxatzeko aukera ematen du, sarketa sakona erraztuz. Gainera, prostata estimula daiteke, eta sentsazio dastagarria bizi. Bestalde, azpian dagoenak hanka bat sorbaldan jartzen badu eta bestea ez, uzkia itxi egingo da eta bestelako sentsazioak etor daitezke.

JOLASERA!

PROBA EZANK