GARTXOT UNSAINEK jarritako bertsoak

GARTXOT UNSAINEK jarritako bertsoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gartxot-unsainek-jarritako-bertsoak/@@download/image/bertso satanikoa.jpg
2020/11/02

Argazkia: Irantzu Pastor @irantzupastor

GARTXOT UNSAINEK jarritako bertsoak

Botoia sakatu eta
joan hogei urte atzera
ikusten naiz horren gazte
zulo adina galdera
hau ez zen beste mundu bat
eraikitzeko joera
nik idazle izan nahi nun
Cortazar horren antzera
ta zuek bide berri bat
olatu bat ta aurrera
imajinatzen dut beti
itsasoaren aurka gainera
tarte handi bat dagoenez
jaiotzetik irautera
aldizkari honek badu
nobela baten tankera


Hizkuntza eta hazkuntza
herri ta harri berean
zaila da ezer lortzea
ausart ez garen unean
dinosaurioak daude
sator zuloen gainean
hauek burua atera ezin
zoo honen erdigunean
ekarpena neurtzea
ezinezko zaigunean
segi behar dugu sortzen
sentimenduen moldean
zuei besarkada hau
Bud Letonan izenean
zimurrak ere gaztetu
dizkidazue bidean


Pentsatzen dut zer behar dun
sugarrak ez ahultzeko
ze eduki nahi ditugun  
edukiontzik astintzeko
beroak diren hiru hitz
izeberga lokartzeko
ilustrazio argazki
falta denaz ohartzeko
saiatzen den jende hori
sentitzen dut hain pareko
irrien errepublikan
sentitzen dena etxeko
gure gorputzei begira
hain gara ama bereko
azala aldatu zaigu
baina bihotza antzeko