'Gartxot' filma Internet bidez ikus dezakezu euro gutxiren truke

'Gartxot' filma Internet bidez ikus dezakezu euro gutxiren truke https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gartxot-filma-internet-bidez-ikus-dezakezu-euro-gutxiren-truke/@@download/image/20129182659gartxot_1.jpg
2012/12/13
berria
Asko izan zarete zinema aretoetara eta Euskal Herriko kultur etxe eta elkarteetara 'Gartxot. Konkista aitzineko konkista' filma ikustera hurbildu zaretenak. Orain, baina, homologatutako Filmin webgunearen bidez etxean bertan ikusteko aukera duzu soilik 2,95 euroren truke.

Gartxot filma Campionen eleberrian oinarriturik dago, eta hau, era berean, kondaira batean, ahoz aho ibili den kontakizun lauso batean, alegia. Nafarroako Erreinuaren konkistaren lehen urratsak nola eta non eman ziren kontatzen du, XII. mendeko Orreagan kokatzen baita Zaraitzuko elezaharra.

Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta izan dira filmaren zuzendariak, eta Euskal Herrian nahiz atzerrian arrakasta handia lortu du irudi bizizko ekoizpenak.

Besteak beste, Australiako, Brasilgo, Bulgariako, Italiako, Frantziako eta Portugalgo hainbat zinemalditako Sail Ofizialetan proiektatu dute, eta gure artean ere milaka lagunek ikusi dute.

Filmin, zinema areto
Etxeko egongelatik mugitu gabe Gartxot ikusteko aukera duzu orain. Filmin webgunean sartu, eta erregistratu egin behar duzu emaila edo ezizena sartuta. Webgune erabat segurua da, eta filma ikusteagatik 2,95 euro ordaindu behar dira, nork bere kreditu txartela edo paypal sistema erabilita.

Euskarazko kalitatezko film biziarekin haur, gazte nahiz helduek izan dute primeran pasatzeko parada. Orain etxean bertan, sofatik mugitu gabe, zine sesioa prestatu ahal izango duzu, lagunak gonbidatuta. Animatu!