Garraio publikoa erabat doan? Posible da!

Garraio publikoa erabat doan? Posible da! Luxenburgon neurri hau jarri dute martxan kutsadura eta trafikoa gutxitzeko, eta sekulako arrakasta izan du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garraio-publikoa-erabat-doan-posible-da/@@download/image/5b8d923c2132e.jpeg
2018/12/10
berria
Luxenburgon neurri hau jarri dute martxan kutsadura eta trafikoa gutxitzeko, eta sekulako arrakasta izan du.
Garraio publikoa erabat doan? Posible da!

Gezurra badirudi ere, Luxenburgok munduko trafiko pilaketa okerrenetakoa sufritzen du. Hala, bertako gobernuak neurri iraultzaile bat jarri du martxan; kutsadura jaitsi eta trafikoa gutxitzeko, garraio publiko guztia doan eskainiko du hemendik aurrera.

Trenak, autobusak, tranbiak... denak doakoak izango dira datorren urteko udatik aurrera. Hala iragarri du Xabier Bettel ministro demokratak.

Ez da Luxenburgok onartu duen neurri berritzaile bakarra; herrialdeak berriki legalizatu du marihuana eta bi jai egun gehitu dizkio egutegiari. Zer iruditzen zaizue?