Garraio kutsakorrik ez Amsterdamen

"Kutsadura hiltzaile isila da, eta Amsterdameko hiritarren osasunerako arrisku nagusietako bat". Hitz horiekin, Sharon Dijksma hiriko Trafiko zinegotziak gerra deklaratu die garraio kutsakorrei; hala, 2030. urterako gasolina eta dieseldun garraio guztiak debekaturik izago dute hirian sartzea, eta soilik bizikletek edota garraio elektrikoek ibili ahalko dute Herbehereetako hiriburuan.
Amsterdam hirian pentsatzen dugunean lehen gauza bizikletak datoz burura, baina horrek ez die kutsaduratik libratu; Amsterdamen zein Rotterdamen sekulako trafikoa jasaten dute, milaka langileren desplazamendua bizi baitute egunero. Hori dela eta, Europako Batasunak gomendatutako mailatiko gorako kutsadura jasaten dute egun.
Garraio kutsakorrak erailtzeari uzten laguntzeko, gobernuak dagoeneko jarri ditu hainbat neurri martxan; besteak beste, auto garbiak erabiltzen dituztenek laguntza ekonomikoak jasotzen dituzte, eta baita aparkatzeko baimena ere. Gainera, hainbat enpresek diruz saritzen dituzte lanera bizikletan doazen langileak.