Garoña itxiko dute

Garoña itxiko dute Amaitu da ametsgaiztoa; zentral nuklearra ez dute berriro irekiko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garona-itxiko-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2017-08-01 a las 13.04.48.png
2017/08/01
albiste-laburra
Amaitu da ametsgaiztoa; zentral nuklearra ez dute berriro irekiko.
Garoña itxiko dute

Urtetako borroka amaitu da, eta abuztua albiste on batekin hasi dute Araban; Garoñako zentral nuklearra behingoz ixteko erabaki haru du Espainiako Gobernuak. Espainiako zentral nuklear zaharrenak 2012an itxi zituen ateak, baina Endesak eta Iberdrolak 2031. urtera arteko ustiapen baimena eskatu zuten. Ordea, zentrala ez dela errentagarria ebatzi du Gobernuak.

 

Luzea izan da Garoña ixteko borroka; nuklearren aurkako ekintzaileek eta herritarrek urte luzez eskatu dute zentralaren erabateko itxiera, guneak duen osasun eta ekologia arriskua salatuz.