“GARIFUNA WOMENS PROJECT”

“GARIFUNA WOMENS PROJECT” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garifuna-womens-project/@@download/image/86p72umalali.jpg
2008/06/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
UMALALI
86.zenbakia
“GARIFUNA WOMENS PROJECT”
Musika belarrietatik sartzen da, baina musika horren atzean dagoen mundua ezagutuz gero, normalean, erakargarriagoa eta ederragoa da. Horren adibide da garifuna herriko emakumeen abesti bilduma hau. Itsasoan galdutako esklabo afrikarren, Karibeko arawak herriaren, eta carib indioen arteko maitasun harremanetik sortu zen garifuna herria. Belize, Nikaragua, Honduras edo Guatemalako kostaldean sakabanatutako herrixketan bizi dira. Familia osoa aurrera ateratzen duten emakumeek eguneroko kontuez abesten dute lanaren zama arintzeko. Ederra.