Gari musikariak bi abesti kaleratu ditu

Gari musikariak bi abesti kaleratu ditu 'Zerua eta Gaua' izeneko lan laburra plazaratu berri du Garik. 'Zerua' izeneko kantuaren bideoklipa ere zabaldu du sarean musikari legazpiarrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gari-musikariak-bi-abesti-kaleratu-ditu/@@download/image/GARI.jpg
2021/06/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Zerua eta Gaua' izeneko lan laburra plazaratu berri du Garik. 'Zerua' izeneko kantuaren bideoklipa ere zabaldu du sarean musikari legazpiarrak.
Gari musikariak bi abesti kaleratu ditu

GAZTEZULO aldizkariaren Labean atalean iragarri dugu Gari musikariak bi kantu grabatu dituela eta kalean da dagoeneko Zerua eta Gaua izeneko lan laburra. Pop-rock estiloa eta intimismoa dira nagusi eta Borja Barrueta eta Aitor Etxebarria musikariak izan ditu bidelagun, eta baita zuzenekoetan berarekin aritzen diren musikariak ere. 

Musikari legazpiarrak Zerua kantuaren bideoklipa ere sareratu du. Aitor Oñederrak zuzendu du bideoa eta Xanti Agirrezabala eta Itxaso Sanchez aktoreak ageri dira irudietan. Alain Garcia Aranak, Olaia Nogalesek eta Bego Vicariok ere parte hartu dute argiztatze, kamera eta platoko arduretan. Abestiaren letra Garik berak eta Juan Luis Zabala idazleak sortu dute. 

Unai Mimenza ingeniariaren eta Jon Agirrezabalaga (We Are Standard) ekoizlearen laguntza izan du lan labur hau egiteko eta Tio Pete estudioan grabatu dute. Iban Gaztanbide arduratu da diseinuaz. 

Bi abesti plazaratu dituen arren, Garik ez du diskorik egiteko asmorik, oraingoz behintzat.