Gari & Maldanberak 'Behin bizitzea' diskoa aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroan

Gari & Maldanberak 'Behin bizitzea' diskoa aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroan Kontzertua 20:00etan izango da eta sarrerak Azkuna Zentroaren webgunean eros daitezke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gari-maldanberak-behin-bizitzea-diskoa-aurkeztuko-du-bilboko-azkuna-zentroan/@@download/image/1©EduardoCampos.jpg
2024/04/18

Argazkia: Eduardo Campos

Kontzertua 20:00etan izango da eta sarrerak Azkuna Zentroaren webgunean eros daitezke.
Gari & Maldanberak 'Behin bizitzea' diskoa aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroan

Gari eta Maldanbera taldeak Behin bizitzea izeneko lana erakusteko kontzertua eskainiko dute gaur Bilboko Azkuna Zentroan. Gariren esanetan, bere "diskorik argitsuena" da. Disko berriko kantuez gain, bere ibilbidean aski ezagunak diren abestiak ere joko ditu.

Behin bizitzea diskoa hasieratik taldean landutakoa izan dela azaldu du egileak, eta bere “diskorik borobilena” dela ere aitortu du.  Zazpi kantaz osatua dago, eta letra gehienak egile ezagunek idatzitakoak dira, hala nola Txuma Murugarren, Jon Benito, Karmele Jaio eta Iñigo Astizek. Dinamika eta harmonika desberdinak dituzte kantuek eta 60ko hamarkadako soinua dakarte gogora. 

Diskoaren azala Ignacio Saezek egin du eta diskoaren izenburuaren mezua islatu du: "tokatzen zaigun bizitza bizitzearen garrantzia, bere gogoetekin, autokritikekin, kide garen komunitatearen parte aktiboa izatearekin eta maitasuna ematearekin, besteak beste". 

Behin bizitzea 2024eko otsailean grabatu eta masterizatu da Elkarrek Adunan duen estudio berrian, Víctor Sanchez ingeniariaren gidaritzapean. Nahasketa Unai Mimenzak egin du. Maldanbera taldeko kide guztiek egindako ekarpenez josita dago estudioko lan berri hau: Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua eta ahotsak), Miguel Moyano (gitarra, programazioa eta ahotsak) eta kide berria den Iker Lauroba (teklatuak eta ahotsak).