Garesti ordaintzen da gerra

Garesti ordaintzen da gerra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garesti-ordaintzen-da-gerra/@@download/image/20111079708terrorearen_aurkako_gerra.jpg
2012/12/13
berria
4 bilioi dolar kostatu da AEBen 'terrorearen aurkako gerra'. New Yorkeko Brown unibertsitateak egin du kalkulua Afganistanen eta Iraken inbasioak eta Pakistango operazioen gastua kontutan harturik. Pentagonoak xahuturiko milioi bakoitzak zortzi lanpostu sortzen dituela dio ikerketak, eta diru berarekin hezkuntzan hamabost sortuko liratekeela. Gerra honen biktimentzat ez ezik, AEBetako ekonomiarentzat ere negozio txarra.