Garcia eta Mendoza, euskal abizenak

Hego Euskal Herrian ezezik, Espainian eta Hego Ameriketan ikaragarri hedatuta daude Garcia eta Mendoza abizenak. Askoren ustez, gaztelaniazko abizenak dira. Zenbait hizkuntzalariren arabera, ordea, bi abizen hauek euskal jatorria dute. Diotenez, Garcia hartz hitzetik hartua da. Gauza jakina da, bestalde, Nafarroako hainbat erregek Garcia abizena izan zutela. Mendozari dagokionez, Koldo Mitxelena hizkuntzalariak mendi eta hotz euskal hitzekin lotu zuen abizen hau.